Programaren zehaztapenak

200 ereduaren kasuan, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013,2014, 2015 eta 2016 ekitaldiko Bizkaiko edo Arabako programekin egindako aitorpenak, egokitu eta Gipuzkoako Ogasunera igortzeko, bihurgailu bera erabili beharko dute. Ez da beharrezkoa izango, aurreko ekitaldietan bezala, bihurgailu ezberdina erabiltzea aitorpenaren jatorriaren edo urtearen arabera.

Era berean, 220 ereduaren kasuan ere, bihurgailu bakarra izango da Arabako edo Bizkaiko aitorpenentzako. Kasu honetan ordea, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016 ekitaldietarako soilik balio izango du.

2017, 2018 eta 2019 ekitalditarako ZergaBidea WEB  plataforman sozietateetako konbertsorearen aukera inportazio fitxan aurkitu daiteke. Aukera hau gako operatiboa, ziurtagiria edo B@KQ bidez autentikatzen direnek edukiko dute.

Aurreko urtean bezala, 200 ereduaren programa erabiliz gero, pertsonal espezializatuak sortutako fitxategi batetik inportatu ahal izango dira kontabilitate datuak. Fitxategi horrek, webgune honetan argitaratutako zehaztapen teknikoak (PDF) bete beharko ditu beti.

Oso garrantzitsua mikroenpresentzat

Mikroenpresa izateko baldintzak beteta eta %20ko zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateek jarriko dute X bat ondorengo gakoan:

“(75) Mikroenpresen zerga konpentsazioagatik aukera (2/2014 FAaren 32. artikulua)”, 200 eredua betetzen hasi, eta berehala agertzen den aitorpenaren ezaugarrietako pantailan. Gogoan izan pantaila honetan egiten diren aukerak ezin direla aldatu, hortaz, akatsa edo okerreko aukerak egitekotan aitorpen berri bat egin beharko da.

Aukera hau egiten bada, ezingo da IV. Tituluko V kapituluan arautzen diren erreserbak aplikatu.