Nola eman daiteke alta ordezkari, hirugarren edo hartzaile gisa?

Hirugarren edo hartzaile gisa jarduteko, ez da beharrezkoa Zerga Administrazioan alta ematea. Hortaz, zergadunaren XML fitxategiak sinatu ahal izango ditu, baina horiek bidaltzeko, ordezkari edo gizarte kolaboratzaile izan beharko da.

Ordezkari gisa alta emateko eta Zerga Administrazioaren aurrean zergadunaren izenean jardun ahal izateko (fakturak sortu eta emateko, artxiboak bidaltzeko eta haren izenean egindako jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko), 001 edo 001-P eredua bete behar da, eta zein ahalmen jaso diren bertan adierazi. 614/2021 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1.a. eta 1.b. edo 2. eta 4. edukiak eduki behar ditu esleituta. Ordezkariak XML TicketBAI fitxategiak sinatu eta Foru Ogasunera bidali ditzake, zergaduna balitz bezala.

Ordezkaritza motaren arabera, ahalmen hauek ematen dira:

1. edukia. TicketBAIra mugatutako ordezkaritza:

  • 1a) edukia: ahalmena ematen du TicketBAI betebeharra betetzeko eta haren konplimenduari begira zergadunen esku jartzen diren tresnak erabiltzeko. Adibidez: fakturak egin litezke FakturaBAI erabilita.
  • 1b) edukia: TicketBAI betebeharrarekin bakarrik lotuta dauden jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea ematen du.
    Fakturazioaz arduratzen diren langile laboralentzat edo garatzaile informatikoentzat pentsatutako ordezkaritza da. Erroreak aztertzeko aldi baterako baimena.

2. edukia. Ordezkariak aitorpenak aurkeztu eta likidatu ditzake, baita zerga informazioa lortu ere. Gaikuntza honek 1a) edukiaren gaikuntzak hartzen ditu barne.

  • Kolaboratzaile soziala baino gehiago da. Bidaltzeko, ez du zertan eduki izaera hori.

4. edukia. Zerga arloko jakinarazpen elektroniko guztietara sartzeko aukera ematen du, TicketBAI betebeharretik eratorritakoak barne (1b).

  • Gizarte kolaboratzaileak alta eman behar du, eta, hala badagokio, baja eman. Horretarako, sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan horretarako ezartzen den eredua eta/edo formularioa bete behar du, TicketBAI betebeharra betetzearen ondorioz sortutako TicketBAI fitxategiak bidaltzeko gizarte-lankidetzaren baldintzak onartzen dituen abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduan ezartzen den moduan. Formularioa Ogasun eta Finantza Sailera bidali behar da erregistro elektronikoaren bidez.