Langile bat partzialki kontratatu badut, salbuesteko eskubidea al dut?

  • Salbuespena ezin izango da egin lanaldi partzialeko kontratazioa denean edo kontratazioa aldi baterakoa izan denean borondatezko arrazoiengatik, hala nola zaindariaren jaiak ospatzea edo Eguberrietako edo udako errefortzua jartzea.
  • Besteren konturako langileren bat kontratatu den kasuetan bakarrik eman daiteke salbuespena, betiere kontratazio hori aldi baterakoa izan bada eta bat-bateko, ustekabeko eta nahi gabeko arrazoi edo kausarengatik. Zehazki, halakotzat hartuko da TicketBAI betebeharraren titularrari dagokionez gaixotasunagatik edo istripuagatik baja hartzearekin batera gertatzen denean, edo ezinbesteko arrazoiengatik, hala nola konfinamenduarengatik, mugak ixtearen ondorioz bidaiarik ez itzultzeagatik eta abar.
  • Salbuesteko arrazoi hori dagoela egiaztatzeko, kontuan hartuko da, batez ere, bi egoeren iraupena eta datak bat etortzea; bi horiek behar bezala egiaztatuta egon beharko dira.