Baldintza guztiak betetzen ditut, baina ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen dut, eta ez PFEZa.

Adinagatik salbuespena jasotzeko irizpideak aplikatuko dira, halaber, jarduera establezimendu iraunkor baten bidez egiten duen pertsona fisiko batek egiten duenean eskaera, nahiz eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa izan, baldin eta salbuespenerako eskubidea izan badu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eskatzen diren baldintza guztiak betetzeagatik, eta ez-egoiliarra izatea bada bizilekuagatik diskriminazioa saihesteko salbuespen hori ematea eragozten duen arrazoi bakarra.

Jarduera establezimendu iraunkorrik gabe egiten baduzu, ez duzu TicketBAI bete beharrik.