Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?


FAQ hauen 19.2 puntuan deskribatutako arau-hausteetan zehapen hauek aplikatzen dira:

  • a) Behar bezala inskribatutako TicketBAI softwarea erabiltzen ez bada, aurreko ekitaldiko negozio zifraren % 20ko diruzko isun proportzionala, eta, gutxienez, 20.000 euro.

Arau-haustea errepikatuz gero, diruzko isun proportzionala aurreko ekitaldiko negozio-zifraren % 30ekoa izango da, eta, gutxienez, 30.000 eurokoa.

  • b) Ez-betetzea puntuala denean, 2.000 euroko diruzko isun finkoa ezarriko da eragiketa bakoitzeko. Baturak ez du inoiz gaindituko aurreko a) puntuko zifra. Arau-haustea errepikatuz gero, aurreko ekitaldiko negozio zifraren % 20ko diruzko isun proportzionala ezarriko da, eta, gutxienez, 20.000 euro.