Erretirotik gertu dagoen pertsona bat naiz. TicketBAI derrigortasuna bete behar dut?

TicketBAI betebeharretik salbuetsita geldituko dira PFEZren zergadun diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 2021eko abenduaren 31n jarduera ekonomiko batean aritzea eta 60 urte edo gehiago izatea.
  • Derrigorrez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiteagatik, Administrazioarekiko harremanak bide elektronikoen bitartez izan behar dituzten pertsona fisikoen kolektibokoa ez izatea.
  • 2021.urtean besteren konturako langilerik kontratatuta ez izatea. Autonomo kolaboratzaileak ez dira besteren konturako langiletzat hartzen.