Noiz erabili behar da “52 Erregimen erraztuko eragiketak” gakoa, “BEZaren araudi bereziaren eta zerga garrantzia duten eragiketak “ eremuan?

Enpresaburuek eta profesionalek BEZaren ondorioetarako araubide erraztuan egindako fakturetarako erabili behar da gako hori.

Gako honen helburua azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea da, baina, araubide erraztuan dagoen enpresaburu batek jaulkitzen dituenez, ez dira zergadun horien autolikidazioetan sartu beharreko sortutako BEZaren kuota, zeren eta sortutako BEZa beste modu batera kalkulatzen baita dagozkion zeinu, indize eta moduluak aplikatuz. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek jarduera ekonomikoko diru sarrera izango dira enpresaburuaren PFEZean.

Horretarako, fakturaren xehakapenean, “ Eragiketa baliokidetasun errekarguan edo erregimen erraztuan” izeneko marka bat gaitzen da, non lehenetsitako balioa “N” den. “S” markatuz gero, zergadun batek araubide erraztuan edo baliokidetasun errekarguaren araubidean egindako faktura da. Kasu honetan jasanarazitako BEZaren kuota ez da BEZaren aitorpenean ipintzen. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek bere jarduera ekonomikoan diru-sarrera handiagoa dakar.