Fakturen laburpen-idazpenak erregistra daitezke TicketBAIren bidez?

Ez.

Jaulkitako fakturen laburpen-idazpenak egin ahal izateko baldintzak, BEZaren Erregelamenduaren 63.4 artikuluan ezarritakoak, betetzen badira ere (fakturak data berean egitea – hau da, eguneko laburpen-idazpenak izan behar dira –, hartzailea identifikatzea nahitaezkoa ez izatea eta dokumentatutako eragiketen sortzapena hilabete natural berean izatea), emandako fakturen informazioa duten TicketBAI fitxategiak bereizita sinatu eta bidali behar dira Zerga administraziora.

Horrela, eragiketaren hartzaileak ondoren egiaztatu ahal izango du, Zerga administrazioaren webgunean, fakturaren jaulkitzaileak TicketBAI fitxategia hari aitortu dion ala ez.