Erretirotik gertu dagoen pertsona bat naiz. TicketBAI derrigortasuna bete behar dut?

TicketBAI betebeharretik salbuetsita geldituko dira PFEZren zergadun diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 2021eko abenduaren 31n jarduera ekonomiko batean aritzea eta 60 urte edo gehiago izatea.
  • Derrigorrez elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera profesional bat egiteagatik, Administrazioarekiko harremanak bide elektronikoen bitartez izan behar dituzten pertsona fisikoen kolektibokoa ez izatea.
  • 2021ean besteren konturako langilerik kontratatuta ez izatea. Jardueraren titularrarekin ahaidetasun harreman bat duten pertsonek harekin lan egiten badute eta autonomo laguntzaile gisa ageri badaitezke ordenamenduaren beste adar batzuetan, langiletzat hartuko dira baldin eta titularrak jardueraren gastu gisa sartu badu ordaindu dien soldata bere errenta aitorpenetan.