“BEZaren xehakapena” blokearen barruan, “Zerga tasa”, “Zerga kuota”, “Baliokidetasun-errekargu mota” eta “Baliokidetasun errekargu kuota” eremuak ez dira nahitaezkoak XML TicketBAI fitxategian. Horrek esan nahi du ez dela beharrezkoa datu horiek bidaltzea?

XML TicketBAI fitxategiko “BEZaren xehetasuna” blokeko nahitaezko etiketa bakarra zerga-oinarria da; izan ere, dagokion eragiketa edozein izanda ere, jakinarazi behar den eremu bakarra da. Aipatutako gainerako eremuak ez dira nahitaezkoak XML eskeman; izan ere, eragiketa motaren arabera, baliteke informaziorik eman behar ez izatea.

  • Subjektu pasiboaren inbertsioarekin lotutako eta salbuetsi gabeko eragiketa bada, "Zerga-tasa" eta "Zerga-kuota" eremuak, betetzen badira, zero zenbatekoarekin informatuko dira.
  • “Baliokidetasun errekargu mota” eta “Baliokidetasun errekargu kuota” eremuak soilik bete behar dira eragiketa bat dokumentatzen bada eta eragiketa horren hartzailea baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziari atxikitako txikizkako merkatari bat bada eta errekargu hori aplikatu behar bada, BEZaren Legearen 156. eta 157. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Azaldutako arrazoiengatik, ezin dira eremuak nahitaezkotzat jo TicketBAI eskeman, baina horrek ez du esan nahi eremu horiek bete gabe utzi behar direnik, fakturak Fakturazio Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete behar baititu.