"Xehetasunen deskribapena" eremua gako estandarizatuekin betetzen al da?

Ez. Eduki librea da, 250 posizio har ditzakeena fakturan dokumentatzen diren eragiketa guztiak xehetasunez deskribatzeko.

Eragiketaren deskribapena eta ondasunen identifikazioa osatzen duten lerroetako bakoitzean agertzen diren datu berak jaso behar dira.

679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako datuak badira, nahikoa izango da datuak idatziz jasotzea. "679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako informazioa", hargatik eragotzi gabe fakturan eragiketaren errealitatea adieraztea.