Nola eman dakioke baja Gailu Ziurtagiri bati?

Zergapekoak posible du gailu ziurtagiri bati baja ematea, data batetik aurrera TicketBAI fitxategiak bidaltzeko bere izenean alta emanda daukan gailuari baimena baliogabetuz. Izapide hori Zergabidearen bitartez egin behar da, idazki bat bidalita.
Idazkian zein gailuri eman nahi zaion baja identifikatzeko, erabiltzaileak gailuaren zenbakia edo ziurtagiriaren zenbakia kopiatu dezake gailuen kontsultatik. Orobat, gailu mota, fabrikatzailea eta modeloa ere adieraz ditzake, hala nahi badu