Hartzaileak sortutako TicketBAI fitxategiak igorleak bidaltzea

Fakturazioa hartzaileak egiten duen kasuetan, XML fitxategiak pertsona edo entitate jaulkitzaileak bidaltzen baditu Zerga Administraziora, gomendatzen da hartzaileak faktura jaulki aurretik igorleari zirriborro bat bidaltzea, akatsik ez dagoela egiazta dezan.
Zuzena dela adostu ondoren, faktura jaulki behar da, hartzaileak XML fitxategia erabilita faktura jaulki dezan, eta igorleari biak bidal diezazkion. Onartu ondoren, igorleak Zerga Administraziora bidaliko du TicketBAI fitxategia.
Helburua da jaulkitzaileak geroago errefusa dezakeen fakturarik ez sortzea, kontuan hartuta haien fitxategiak beti bidali behar direla TicketBAI sistemara, kateamenduan etenik egon ez dadin.