Zer gertatzen da faktura jaulkitzen duenak hartzaileak bidaltzen dion faktura onartzen ez duenean?

Hartzailearen fakturazioan TicketBAI fitxategia faktura jaulkitzen duenak bidaltzen badu, eta faktura jaulkita egonda ere jaulkitzaileak gero ez badu onartzen, Zerga Administraziora bidali beharko da, geroago dagokion baliogabetze fitxategia bidaltzea eragotzi gabe.
Izan ere, numerazio eta kateamendu arrazoiengatik, faktura hartzaileak jaulki badu eta jaulkitzaileak ez badio onarpenik ematen, kateamendu errore bat gertatuko da, Administrazioak ez baitu izango errefusatutako fakturari dagokion fitxategia, ezta haren baliogabetzearena ere. Hori dela eta, errefusatutako faktura bat izan arren, kateamenduan errorerik izan ez dadin, beharrezkoa da igortzea bai errefusatutako fakturari dagokion fitxategia bai hura baliogabetu izanarena.