BIH betebeharra duten zergadunek TicketBAIren informazioa bidaltzea

TicketBAI betebeharra duen eta azaroaren 7ko 467/2017 Foru Aginduaren 9. artikuluaren arabera BIH betebeharraren mende dagoen zergadunak honela bete behar ditu obligazio horiek:
Egindako fakturen erregistro liburuan eman beharreko informazioari dagokionez, honela jokatu behar du abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 63. artikuluan jasotakoari jarraituz:
a)    TicketBAI obligazioa aplikagarri duten faktura guztietan, TicketBAIren araudian ezarritako moduan eta epeetan beteko du obligazio hori, eta, horretarako, abenduaren 23ko 521/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako I. eranskinean zehaztutako XML fitxategiko eremuak beteko ditu. TicketBAIren bidez igorritako datuek BIH sisteman datu berberak betetzen dituztela ulertuko da.
b)    BIH obligazioa betetzeko bete behar diren eremuak ez badira osatu TicketBAI betebeharra betetzean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak eramateari buruzko 47/2013 Foru Dekretuaren 36 ter artikuluan ezarritako epeetan beteko dira, bitarteko hauetako edozeinen bidez:
a´) Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zergadunaren esku jarriko den OsatuBAI web formularioan sartuz.
b´) Osatu fitxategia bidaliz, ekainaren 14ko 330/2022 Foru Aginduaren I. eranskinean arautzen diren «Osatu» zerbitzuaren beharkizunak, prozedura eta zehaztapen tekniko eta funtzionalak kontuan hartuta.