TicketBAI betebeharretik salbuetsitako eragiketen informazioa bidaltzea.

TicketBAI betebeharretik salbuetsitako fakturei dagozkien XML fitxategiak bidaltzeko, aintzat hartuko da balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak arautzen dituen azaroaren 7ko 467/2017 Foru Aginduak ezarritakoa, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 36 ter artikuluan araututako epeetan.
Inola ere ez da informazio bera bikoiztuta bidaliko bi bideetatik.