5/2020 eta 11/2020 Foru Dekretuetan araututako eraldaketa digitalerako kenkariak bateragarriak al dira TicketBAI kenkariarekin?

Bai. Eraldaketa digitalerako kenkariaren helburua da txikizkako merkataritzari buruzko epigrafeetan dauden pertsona fisikoek eta pertsona juridiko jakin batzuek TicketBAI kenkariak ezartzen duen zenbateko bereko kenkaria aplikatu ahal izatea. Horrekin lortu nahi da betebehar hori betetzeko egindako inbertsioengatik aplikatuko zuten kenkaria aurreratu ahal izatea, ekipamendu informatikoen erosketak, TicketBAI betebeharra ezarri eta betetzeko balio izateaz gain, eraldaketa digitalerako eta merkataritza elektronikoa ezartzeko balio duenean.

Hala ere, kenkari hori aplikatu duten zergadunek TicketBAI kenkaria aplikatu ahal izango dute betebeharra betetzeko behar den softwarea eta sinadura elektronikoa eskuratzeko edo harpidetzeko. Bi kenkarien zenbatekoaren muga berbera da, eta orokorra da; beraz, 2 kenkariak edo soilik TicketBAI kenkaria aplikatzeak ez du ez laguntzen, ezta zigortzen ere.

Are gehiago, eraldaketa digitalerako kenkaria bateragarria izanen da txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkari areagotuarekin, TicketBai betebeharra 2021eko azaroaren 1a baino lehen borondatez betetzea sustatzeko, 4/2021 Foru Dekretu-Arauan ezarritakoaren arabera, zeinak 2/2021 Foru Dekretu-Arauaren 5.artikulua indargabetu zuen.

Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria aplikatu badut, aplikatu dezaket TicketBAI betebeharra borondatez betetzea bultzatzeko kenkaria, “TicketBAI plus” kenkaria deitutakoa?

Bai. Baldin eta 5/2020 Foru Dekretu-Arauaren 15. artikuluan aurreikusitako txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria aplikatu duten zergadunek, baldin eta nahitaez bete beharreko data baino hilabete lehenago gutxienez TicketBAI obligazioa borondatez betetzea aurreratzen badute, 2021eko, 2022ko edo/eta 2023ko ekitaldietan TicketBAI softwarea eta eskatutako sinadura softwarea erosteko egiten dituzten inbertsioengatik kenkari hori aplikatu ahal izango dute. Gainera, 2020ko ekitaldian egindako inbertsio eta gastuengatik, kenkari bat aplikatu ahal izango dute, “Eraldaketa digitalerako kenkari plus” moduan, ez ekitaldi horri dagokion autolikidazioan, ondoko lehen ekitaldiari dagokion autolikidazioan baizik, hau da, 2021ean.

Aurrerapena 2022an egiten bada, 2021ean aurkeztutako autolikidazioaren zuzenketa aurkeztuko da "eraldaketa digitaleko plus kenkaria" aplikatu ahal izateko.

Kasu horretan, zergadunek aurreko ekitaldian inbertsio eta gastu horiengatik sortutako kenkariaren zenbatekoari txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkariari dagokiona deskontatu beharko diote.