Albaranak TicketBAI sistemaren bidez egin behar al dira?

Ez.

TicketBAI sistema aplikatzen zaie bai faktura egiteko betebeharra duten eragiketei (Fakturazio Erregelamenduaren 2. artikulua aplikatzeagatik), bai betebehar horretatik salbuetsita dauden eragiketei (Erregelamendu beraren 3. artikulua aplikatzeagatik). Bigarren kasu horretan, ondasunak entregatzeko edo zerbitzuak emateko eragiketen dokumentuei edo egiaztagiriei aplikatuko zaie TicketBAI, eta emandako egiaztagiri bakoitzari dagozkion TicketBAI fitxategiak sinatu beharko dira.

Albaranen kasua ez dator bat azken kasu horrekin; izan ere, ondasun edo zerbitzu bat entregatu izanaren frogagiri gisa balio duten merkataritza dokumentuak diren arren, ez dute faktura egiteko betebeharretik salbuesten. Eragiketaren faktura izango da, eta ez albarana, TicketBAIk ezarritako baldintzak betez sortu eta bidali beharko dena.