Salbuesteko arrazoiak. XML TicketBAI fitxategiaren zehaztapenean 1etik 7ra bitartean adierazten da datu-multzo bat, salbuespen-arrazoiengatiko datu-multzo bat, faktura berean 7 lerro sartzeko aukera ematen duena, salbuespen desberdinekin. Adibideren bat?

Kasu horretan, faktura batek salbuetsitako hainbat ondasun-eskualdaketa edo -entrega dokumentatzeko aukera aurreikusten da, kasu desberdinak aplikatuta. Adibidez, landalurrez gozatzeko eskubide errealak eratu eta eskualdatzea (20.23 artikuluko salbuespena) eta bidaiariei ondasunak ematea (21. artikuluko salbuespena).