Enpresatik enpresarako edo B2B fakturak ere TicketBAI bidez fakturatu behar dira edo soilik azken kontsumitzailearentzako edo B2C erako fakturetarako da?

TicketBAI aurrera txertatzeko betebeharra ondasun entrega eta zerbitzu emateen ondorioz igorritako faktura edo egiaztagiri guztietarako da, hartzailea beste enpresa edo profesional bat (B2B) edo azken kontsumitzaile bat (B2C) izatea gorabehera. Bi kasuetarako da.