Erregistratu al daitezke zerga-oinarria, zergaren kuota eta fakturaren zenbateko osoa dibisetan?

Ez. Haien diru-balio guztiak eurotan adierazi behar dira, bere kasuan, eragiketaren sortzapen-egunean indarrean dagoen Europako Bankuak ezarritako kanbio-tasa saltzailea aplikatuta (BEZaren Legearen 79.11 artikulua).