Ezarpen-egutegia. Badakigu zein izango den lehen tartea?

2022ko uztailaren 1ean TicketBAI ezarri beharko dute azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan aipatzen diren zerga-kudeaketako profesionalek, euren esperientziarekin gainontzeko sektoreak lagundu ahal izateko.

582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan ondorioztatzen denez, profesionaltzat hartzen da zerga-arloko kudeaketa-zerbitzuak ohikotasunez eskaintzen dituen pertsona edo entitate oro, baldin eta alta emanda badago Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren testu bateratua onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen Eranskinaren lehen sekzioko 811, 812, 834, 841, 842, 847 taldeetan edo 849.7 epigrafean edo bigarren sekzioko 721, 722, 723, 726 edo 798 taldeetan edo 73 eta 74 taldeetan.

Ohikotasunari dagokionez, hau gertatzen da bi pertsona juridiko edo gehiago ordezkatzen dituztenean, haiekin lan-harremanik izan gabe, edo bost pertsona fisiko edo gehiago ordezkatzen dituztenean, haiekin 4. mailako odol-ahaidetasun edo 2. mailako ezkontza-ahaidetasunik izan gabe, Foru Ogasunaren aurrean.

Beraz, 2022ko uztailaren 1ean aipatutako bi baldintzak betetzen dituzten subjektuentzat jarriko da indarrean. (Foru Ogasunean bi pertsona juridiko edo gehiagoren ordezkaritza eta epigrafea, haiekin lan-harremanik ez badute, edo bost pertsona fisiko edo gehiagorena, horiekin 4. mailako odol-ahaidetasun edo 2. mailako ezkontza-ahaidetasunik ez badute).

Bi baldintza horiek betetzen ez badira, hau da, Foru Ogasunean ordezkari-kopuru hori ez duten profesionalen kasuan, TicketBAIren betebeharraren ezarpen-data epigrafearen arabera egingo da.

Noiztik aplikatzen da TicketBAI?

Euskadiko zerga arloko administrazio bakoitzak TicketBAI zein egunetik aurrera izango den eskagarri ezarriko du.

Zehazki, Gipuzkoan, TicketBAI sistema borondatez bete ahalko da 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta derrigorrezko epea sektore ekonomikoen arabera hedatuko da 2022ko uztailaren 1etik aurrera.

Beraz, TicketBAI sistema derrigorrez txertatzeko egutegia modu mailakatuan ezarriko da 2022ko uztailaren 1etik aurrera. Data horretan 582/2014 Foru Aginduko 9. artikuluan ezarritako zerga kudeaketarako profesionalek izango dute TicketBAI sistema betetzeko betebeharra. Data horretatik aurrera eta, gutxi gorabehera hiru hiletik behin, sektore berrietara hedatuko da, EJZ zergaren epigrafe ezberdinetan erreparatuz.

TicketBai betebeharra honako epigrafe hauetan bildutako jarduerak egiten dituzten zergadunei eskatuko zaie, honako ezarpen-egutegi honen arabera:

a) 2022ko uztailaren 1ean:

  • Zerga arloko kudeaketa zerbitzuak ohikotasunez egiten dituztenak, azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan aipatuak.

b) 2022ko irailaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 834. eta 849. talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 011. eta 841. talde bitartekoak.

c) 2022ko azaroaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 641. eta 665. talde bitartekoak eta 671. eta 687. talde bitartekoak.
  • 2. sekzioan, 851. eta 899. talde bitartekoak.

d) 2023ko apirilaren 1ean, epigrafe hauetan jasotako jarduerak:

  • 1. sekzioan, 501. eta 508. talde bitartekoak; 691. eta 757. talde bitartekoak; 833. taldea; eta 851. eta 999. talde bitartekoak.

e) 2023ko ekainaren 1ean:

  • Mendeko nekazaritza-, abeltzaintza-, baso- eta arrantza-jarduerak, bai eta zergaren tarifetan zehaztu gabeko gainerako enpresa-jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak eta epigrafe hauetan jasotako jarduerak ere:
    • 1. sekzioan, 011. eta 495. talde bitartekoak; 611. eta 631. talde bitartekoak; eta 761. eta 832. talde bitartekoak.
    • 3. sekzioan, 011. eta 059. talde bitartekoak.

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?