Fakturen kopiak TicketBAI sistemaren bidez egin behar al dira?

TicketBAI sistemak sinatutako XML TicketBAI fitxategi bat sortzera eta dagokion Foru Ogasunera bidaltzera behartzen du.

Beraz, bertan ez dira barnean sartzen Fakturazio Erregelamenduaren 14. artikuluan aipatutako faktura baten kopiak egiteko kasuak, alegia, XML TicketBAI fitxategi bati dagozkion fakturen kopiek jatorrizko fakturaren QR kode bera eta TicketBAI identifikatzaile bera izan behar dute, eta "bikoiztua" dela adierazi behar dute, baina besterik ez. Hau da, ez dira sinatuta egon behar, ez dira Foru Ogasunera bidali behar, ez dira egindako fakturen erregistro liburu batean idatzi behar eta abar.