Hainbat epigrafetan alta emanda nago. Nola eragiten du horrek ezarpen egutegian?

Epigrafe batean baino gehiagotan alta emanda bazaude, kontuan izan behar duzu horietako edozeinek eragiten diola ezarpenean, eta horietako batek bakarrik TicketBAI bete behar badu, TicketBAI bete behar duela epigrafe guztiengatik. Bete behar duen epigrafe batek TicketBAI betebeharra gainerako epigrafe guztietara eramaten du.