Hirugarren batek sor ditzake TicketBAI fitxategiak zergapekoaren izenean?

Bai. Fakturazioa materialki egiten duenak sinatu behar ditu fakturak, nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo dispositiboko ziurtagiri bat erabiliz.

Hirugarrenek egindako fakturazioaren kasuan, hau da, zergapekoak zeregin hori kontratatu nahi duenean, kontuan hartu behar du horrek ez diola betebehar horretatik salbuesten, eta ez diola obligazioaren data edo egutegia aldatzen; beraz, bermatu behar du bere izenean egiten diren fakturetan TicketBAI sistema erabiltzeko betebeharra betetzen dela. Hortaz, Foru Ogasunera faktura edo egiaztagiri bakoitzaren XML TicketBAI artxiboa bidali beharko du.

Halaber, TicketBAI betebeharraren ondorioetarako, hirugarrena da fitxategiak sinatzen dituena, nahiz eta materialki ez izan fakturak egiten dituena.

Nolanahi ere, bidaltzeko, hirugarrenak gizarte kolaboratzaile izaera izan beharko du, abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduaren arabera.

XML TicketBAI fitxategiak sortzeko eta FakturaBAI aplikazioaren bidez bidaltzeko, beharrezkoa da ordezkari izaera izatea.