Internetera konektatuta egon behar al dut fakturak jaulki ahal izateko? Eta internetik gabe geratzen banaiz, fakturak igortzen jarrai dezaket?

Interneterako konexioa ez da beharrezkoa fakturak sortu eta jaulki ahal izateko, baina beharrezkoa da faktura igorri ondoren XML TicketBAI fitxategia Administrazioari berehala eta atzerapenik gabe igortzeko betebeharra betetzeko. Beraz, Gipuzkoan Interneterako konexioa ezinbestekoa da TicketBAI betebeharra betetzeko.

Hala ere, konexioa galtzen bada edo sarea erortzen bada, horrek ez du esan nahi fakturak egiten jarraitu ezin direnik, hau da, ez du eragozten fakturatzen jarraitzea; hala ere, konexioa berrezarri bezain laster, sistemak aldi horretan sortu diren fitxategi guztiak bidaliko ditu. 

Jarduera ekonomikoa burutzean Interneteko estaldurarik ez badaukat, behartuta al nago TicketBAIra?

Bai. Estaldura falta eta sarerako sarbidea ,banda zabaleko edo sare mugikorreko operadoreen bidez, ezin dela egikaritu egiaztatu ondoren, Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusiak bidalketa geroratua baimendu ahal izango du, zergadunak aldez aurretik hala eskatuta.