Jaulki al daiteke etorkizuneko data duen faktura? Adibidez, fakturaren data urtarrilaren 31, baina XML TicketBAI fitxategia urtarrilaren 15ean sortu eta Ogasunera bidali, bezeroari bidaltzeko, 15ean edo 31n?

Ez. Fakturazio-betebeharrak arautzen dituen 8/2013 Foru Dekretuaren 11. artikuluak honako hau xedatzen du:

“1. Fakturak eragiketa egiten den unean jaulki beharko dira.

Hala ere, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburua edo profesionala bada, eragiketa horri dagokion zergaren sortzapena gertatu eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.

2. BEZaren Legearen 75.Bat.8. artikuluan jasotako ondasun entregetan, ondasunak eskuratzaileari helarazteko bidalketa edo garraioa hasi eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.

3. Zergaren Legearen IX. tituluko X. kapituluan araututako kutxa-irizpidearen araubide bereziari lotutako eragiketetan, eragiketa horiek egiten diren unean egin beharko da faktura, salbu eta eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburua edo profesionala denean; kasu horretan, faktura eragiketa egin eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko da."

Beraz, ezin da XML TicketBAI fitxategia Ogasunera bidali jaulkipen-data baino lehen.