Laburbilduz, zer informazio gaineratu behar dira TicketBAI sistemaren aplikaziotik eratorritako fakturetan?

Fakturaren irudia sortzeko TicketBAI betekizunak derrigorrezkoak izango dira faktura baten irudia sortzerakoan, hala paper euskarrian nola formatu elektronikoan (esate baterako, PDF).

Zehaztapen horiek ez dute fakturaziori dagokion araudia aldatzen, eta araudi horri ere ez dizkiote betekizun gehigarririk gaineratzen. TicketBAI sistemaren zehaztapenak faktura igortzen duen zergadunak, PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren barnean, bete beharreko betebeharrak baino ez dira.

Fakturaziorako softwareak TicketBAI identifikatzaile bat eta QR TicketBAI kode bat sortuko ditu, fakturan gaineratu beharko dena.

  • TicketBAI identifikatzailea TicketBAI sistemaren barnean faktura identifikatzeko zenbaki, hizki eta beste karaktere batzuekin osatzen den kode bat da. Hizki mota eta tamaina fakturaren gainerako ataletan erabilitakoen antzekoa izan beharko da, fakturaren hartzailearen aldetik irakurgarri izatea ziurtatuz.
  • QR TicketBAI kodea QR formatua duen kode bat da, 30x30 milimetrokoa edo handiagoa eta 40x40 milimetrokoa edo txikiagoa.

TicketBAI identifikatzailearen eta QR TicketBAI kodearen zehaztapenak Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren abenduaren 23ko 521/2020 Foru Aginduan zehazten dira. Agindu horren bidez, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI softwarearen erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dira.