Lokalen alokairua ekonomia-jardueratzat hartzen da TicketBAI sistema txertatzearen ondorioetarako?

Zergapekoaren zerga pertsonalaren arabera ezberdindu behar da.

PFEZaren kasuan, burutzen den ekonomia-jarduera bakarra BEZaren ondorioetarako baldin bada esklusiboki, negoziorako lokala alokatze hutsagatik eta jarduera horren ondorioz jasotako errendimenduak PFEZean higiezinen kapitalen errendimendu modura zergapetzen baldin badira, ez daude TicketBAI sistema txertatzera derrigortuta.

Aitzitik, sozietateen gaineko zergaren kasuan, alokairu hori zerbitzu emate bat denez, haren jardueraren esparruan TicketBAI sistemara lotuta dagoela ulertu behar da.