Lurralde historiko bateko erregistroan inskribatutako softwareak balio al du beste lurraldeetan jarduteko?

Bai. Gipuzkoan erregistratutako softwarea gai da Bizkaian eta Araban jarduteko. Era berean, lurralde horietako zerga-administrazioen erregistroetan inskribatutako edozein softwarek Gipuzkoan jarduteko balio du. Hiru erregistroak elkarrekin konektatuta daude, eta horietako batean inskribatzeak gainontzeko guztietan inskribatzea dakar.