Noiz bidali behar zaizkie TicketBAI fitxategiak Euskadiko zerga administrazioei?

Zergapekoek PFEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala badagokio, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araugintza-eskumena duen foru administrazioari igorri beharko dizkiote TicketBAI fitxategiak.

Euskadiko zerga-administrazio bakoitzak bere araudian ezarriko du TicketBAI fitxategiak bidaltzeko epea. Epe hori ezberdina izan daiteke TicketBAI fitxategiak berehala bidaltzeko eskatzen denetik, sortu eta eragiketari dagokion faktura egin bezain laster, harik eta aldian behin igortzen diren arte, hiru hilean behin gehienez ere.

Gipuzkoaren kasuan, TicketBAI fitxategiak faktura edo frogagiriaren jaulkipenarekin batera bidali behar dira, online.