Noiz erabili behar da honako gako hau “BEZaren araudi bereziaren eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak“ eremuan: “51. gakoa. Baliokidetasun errekarguko eragiketak”?

Enpresariek eta profesionalek baliokidetasun-errekarguaren araubidean egindako fakturetarako erabili behar da gako hori.

Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan.

Gako honen helburua azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea da, baina, baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen enpresaburu batek jaulkitzen dituenez, ez dira zergadun horien autolikidazioetan sartu beharreko sortutako BEZaren kuota, zeren eta txikizkako fasetik sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun-errekarguaren bidez biltzen baita. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek jarduera ekonomikoko diru sarrera izango da enpresaburuaren PFEZean. 

Horretarako, fakturaren xehakapenean, “Eragiketa baliokidetasun errekarguan edo erregimen erraztuan” izeneko marka bat gaitzen da, non lehenetsitako balioa “N” den. “S” markatuz gero, zergadun batek araubide erraztuan edo baliokidetasun-errekarguaren araubidean egindako faktura da. Kasu honetan jasanarazitako BEZaren kuota ez da BEZaren aitorpenean ipintzen. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek bere jarduera ekonomikoan diru-sarrera handiagoa dakar.