Noiz erabiltzen da “BEZaren araubide bereziaren eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak” eremuko 15 gakoa, “Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke dagoen BEZdun faktura”?

Segidako traktuko eragiketak islatzen dituzten dokumentuei dagokien informazioa igortzeko erabiltzen da (hornidurak, errentamenduak), baldin eta, Fakturazio Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluetan ezarritako baldintzak beteta ere, ez badira fakturatzat hartzen, zergaren sortzapena oraindik ez delako gertatu, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen delako:

  • Fakturatutako zenbatekoa ezin da eskatu jaulkipen-datan.
  • Ez da osorik edo zati batean ordaindu.

Kontuan izan behar da Eragiketaren data gisa galdagarritasun-data jarri beharko dela (sortzapena).