Nola batu daiteke TicktetBAI sistemara norberaren borondatez?

XML fitxategiak igortzen hasi baino ez duzu egin behar. Borondatezko epealdian zehar ez dago loturarik eta XML TicketBAI fitxategiak nahi duzunean igorri eta igortzeari utzi diezaiokezu. Borondatezko epealdian proba egin nahi denean betebeharra osorik betetzen da eta fitxategia sortu, TicketBAI eta QR kodeak fakturan islatu eta berehala XML fitxategia Zerga arloko Administraziora igortzeko prozesu guztia dakar berarekin.

Behin borondatez aurkeztearen alde egin ostean, iraute-epe gutxieneko bat dago?

Ez. Borondatezko epealdian zehar, ez dago iraute-epe gutxienekorik, ezta inolako loturarik ere.