Nola egiaztatu behar da TicketBAI kenkaria?

Zergen Foru Arau Orokorraren 101. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen dira frogabideei buruzko arauak eta bitartekoak. Horretarako, Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean ezarritako arauetara jotzen du. Bereziki, kenkariak lehentasunez dagokion fakturaren bidez justifikatu beharko dira.

2020tik 2023ra bitarteko PFEZaren aitorpenak eta 2020tik 2023ra bitarteko urte naturalak hartzen dituzten zergaldietako sozietateen gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko modua onartzen duten foru aginduek arautuko dute kenkari hori aitorpenean nola kontsignatuko den eta nola egiaztatuko den.