Nola eman daiteke alta ordezkari, hirugarren edo hartzaile gisa?

Hirugarren edo hartzaile gisa jarduteko, ez da beharrezkoa Zerga Administrazioan alta ematea. Hortaz, zergadunaren XML fitxategiak sinatu ahal izango ditu, baina horiek bidaltzeko, ordezkari edo gizarte kolaboratzaile izan beharko da.
Ordezkari gisa alta emateko eta Zerga Administrazioan ahalmena izateko bere izenean egiten diren jakinarazpen eta komunikazioak sortzeko, fakturazioa egiteko, artxiboak bidaltzeko eta jasotzeko, 001 edo OO1-P eredua bete behar da, emandako ahalmenak adieraziz. 614/2021 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. edo 2. eta 3. edukiak izan behar ditu. Ordezkariak XML TicketBAI fitxategiak sinatu eta Foru Ogasunera bidal ditzake, zergadun bera izango balitz bezala.
Gizarte kolaboratzaileak alta eman behar du, eta, hala badagokio, baja eman. Horretarako, sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan horretarako ezartzen den eredua eta/edo formularioa bete behar du, TicketBAI betebeharra betetzearen ondorioz sortutako TicketBAI fitxategiak bidaltzeko gizarte-lankidetzaren baldintzak onartzen dituen abenduaren 23ko 523/2020 Foru Aginduan ezartzen den moduan. Formularioa Ogasun eta Finantza Sailera bidali behar da erregistro elektronikoaren bidez.