Nola erregistratzen da Esportazio bat?

“BEZaren erregimenen eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak” atalean, “02 - Esportazioa” gakoa idatziko da.

Hartzailea atzerritarra izanez gero, “Herrialdearen kodea” eta “03 - Pasaportea”, “04 - Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala”, “05 – Egoitza ziurtagiria” edo “06 - Beste frogagiri bat” gakoen bidez identifikatu beharko da “IDType” eremuan.

Bestalde, fakturaren zerga-oinarria “salbuetsita” eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena “Entrega” blokearen barruan. Salbuespen-arrazoi gisa, “E2 - 21. artikuluak salbuetsia” gakoa jarriko da.