Nola erregistratzen da Europar Batasunaren barruan ondasun-entrega batengatik ematen den faktura?

XML TicketBAI fitxategian, bezero komunitarioa identifikatu beharko da, “IDType” egoitza herrialdeko identifikazio mota “02 IFZ-BEZ” gakoaren bidez, eta “ID” eremuan batasun barruko operadore-zenbakia jarri beharko da. “Herrialdearen kodea” eremua ez da nahitaezkoa izango.

Bestalde, fakturaren zerga-oinarria “salbuetsita” eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena “Entrega” blokearen barruan. Salbuesteko kausa gisa, “E5 - 25. artikuluak salbuetsia” gakoa jarriko da.