Nola identifikatzen dira TicketBAIn faktura erraztuak (“tiketak”)? Nola identifikatzen dira faktura osoak?

TicketBAI fitxategiko “Fakturaren goiburua” blokean “Faktura erraztua” eremua dago, eta “S” eta “N” balioak onartzen ditu (besterik adierazi ezean, “N” dela balioa - Ez).

Faktura erraztua denean, eremu hori “S” balioarekin markatu beharko da.

Faktura osoa denean, eremu hori “N” balioarekin markatu beharko da.

Baliorik markatzen ez bada, faktura osoa dela ulertuko da. 

BEZaren erregistro-liburuetan jasotzen den informazio berdina bidali behar al da?

Ez. TicketBAI sistemaren bidez, fakturari buruzko informazio jakin bat bidaltzen da, beste datu batzuez gain. Informazio hori, neurri handi batean, bat dator jaulkitako fakturen erregistro-liburuan jasotako informazioarekin. TicketBAI betebeharra betez igorritako informazio hori ez da berriz bidali beharko.