Nola kateatzen da aurreko faktura?

TicketBAI sistemak berekin dakar faktura bakoitzak aurreko fakturarekin identifikatzea.

Kateatzeko betekizuna betetzea fakturazio-sistemaren funtzionamendu-moduaren araberakoa da:

  • Gailu edo fakturazio gune berak hainbat serietako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzearen betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, gailu edo fakturazio gune horren barne seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat jar daiteke).
  • Fakturazio-gailu bat baino gehiago baldin badago, eta horiek gailu bakoitzerako serie espezifiko baten barruan soilik jaulkitzen badituzte fakturak, kateamendua serie bakoitzaren barruan gertatzen da.
  • Fakturazio-sistema fakturazio-serieak eta zenbakiak sortzen dituen sistema zentralizatua bada, kateamendua sistemak jaulkitako azken fakturari dagokio.

Dena den, kateamendua beti zergadun berari lotuta egongo da; beraz, gailu berak hainbat zergadunen fakturak jaulkitzen baditu, zergadun horrek berak egindakoa hartuko da aurreko fakturatzat.

Nola kateatzen da urtean egiten den lehen faktura?

Fakturak urte batean eta bestean igortzen dituen gailua berbera bada, aurreko urtean jaulkitako azken fakturarekin kateatu behar da, nahiz eta serie desberdinarekin egin.