Non agertu behar dira TicketBAI identifikatzailea eta QR TicketBAI kodea, egindako fakturak orrialde bat baino gehiago badu?

TicketBAI identifikatzailea eta QR TicketBAI kodea fakturaren azken orrian sartu behar dira.

Aukeran, gainerako orrialdeetan sar daiteke. Zergapekoek PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo, hala badagokio, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren araugintzarako eskumena duen foru administrazioari igorri beharko dizkiote TicketBAI fitxategiak.