Non eskura daiteke TicketBAI sistemarako softwarea?

TicketBAI sistemaren betekizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahalko da, fakturaziorako beste edozein programa bezalaxe.

Zerga Administrazioak softwarearen garatzaileek beren bezeroei merkaturatzeko programetan TicketBAI sistemaren eskakizunak gaineratzeko zehaztapen teknikoak argitaratu ditu.

Software batek betekizun horiek betetzen dituela ulertuko da horretarako sortzen den TicketBAI softwarearen pertsona edo erakunde garatzaileen software eta pertsonen Erregistroan izen emanda dagoenean.

Gainera, Gipuzkoako Foru Ogasunak FakturaBAI izeneko doako aplikazio bat ipintzen du pertsona zergadunen eskura. Hura erabiliz TicketBAI betekizun guztiak betetzen dituzten fakturak sortu ahalko dituzte, inolako mugarik gabe, zergadun espektro zabal bati estaldura ematen zaielarik. FakturaBAI aplikazioaren gaineko informazioa https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna/ticketbai/fakturabai webgunean aurkitu daiteke. 

Softwarea homologatuta egon behar da edo ezarritako zehaztapen teknikoak betetzen dituen edozein software erabil daiteke?

Ez. Softwarea ez da homologatzen, baina edozein software ere ezin da erabili.

Erabil daitekeen softwarea software eta erakunde garatzaileen Erregistroan izen emanda egon beharko da. Erregistro horretan TicketBAI sistemaren zehaztapen teknikoak eta funtzionalak betetzen dituztela adierazteko erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuta duten garatzaile edo merkaturatzaileen software guztiak agertzen dira, zeintzuei software-lizentzia bat esleitu zaien, TicketBAI identifikazio kodean eta TicketBAI fitxategian agertu behar dena.