Nori eragiten dio proiektuak?

TicketBAI sistemak ekonomia-jarduerak garatzen dituzten eta PFEZean edo sozietateen gaineko zergan Euskadiko Foru Ogasunen araudiaren baitan dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiei eta izaera juridikorik gabeko entitateei (aurrerantzean, pertsona eta entitateak) eragiten die, maiatzaren 24ko 12/2002 Legeak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

TicketBAI sistema indarrean sartzen denetik aurrera, fakturak egiten dituzten pertsona eta erakunde guztiek gailu jakin batzuk erabili beharko dituzte, esate baterako, saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak, telefono mugikorrak eta sistema honen araudi erregulatzailean zehaztutako zehaztapen tekniko eta funtzionalak gaineratu beharko dituzten bestelako gailuak.

Araudi erregulatzaileak zehaztuko du zer zergadun geratzen diren TicketBAI sistemaren betebeharrak betetzetik salbuetsita, guztiz edo partzialki, zehazten diren eragiketei dagokienez.