Nork eskatu dezake KTB kenkaria?

PFEZaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, jarduera ekonomikoak egiten badituzte, bai eta sozietate zergaren zergadunak ere, baldin eta TicketBAI betebeharra borondatez betetzea aukeratzen badute hura derrigorrezkoa izan baino lehen (gutxienez hilabete bat lehenago).

Adibidez: TicketBAI sistema 2022ko irailaren 1ean ezartzeko obligazioa duen zergadun bat 2022ko abuztuaren 1a baino lehen atxikitzen denean sistemara.