Nortasun juridikorik ez duen ondasun-erkidego bat bada, nork sinatu behar du?

Softwarearen arkitekturaren arabera, zergadunak pertsona bati lotuta ez dagoen gailu ziurtagiria edo entitatearen ordezkariaren ziurtagiria erabili ahal izango du. Kasu horretan, ondasun - erkidegoaren legezko ordezkaritza duenak sinatuko du. Sinadura elektronikoaren ziurtagiria ematen duenak behar den dokumentazioa eskatuko du, baina zerga-ondorioetarako horri buruzko erregulazioa Zergen Foru Arau Orokorraren 45.3 artikuluan jasota dago.