Salbuetsi gabeko faktura zergapetuetan, EZ DA SALBUETSIA dio (1etik 2ra). Zertarako da? Faktura berean salbuespenik ezaren motak bi lerrotan adierazteko aukera emateko, S1 subjektu pasiboaren inbertsiorik gabe eta S2 subjektu pasiboaren inbertsioarekin?

Hain zuzen ere. Horrela, fakturan bertan lursailen entrega eskualdatzen den kasua islatzen da (salbuespena subjektu pasiboaren inbertsioarekin, 20.Bat.20 artikulua) eta gozamenerako eskubide errealak eratu eta eskualdatzea (salbuespena subjektu pasiboaren inbertsiorik gabe, 20.Bat.23 artikulua), 37/1992 Legearen 84.bat.e) artikuluaren arabera subjektu pasiboaren inbertsioari buruz xedatutakoari jarraikiz.