Faktura erraztu bat sortzen bada, bezeroa identifikatu gabe, eta XML TicketBAI fitxategia Ogasunari bidaltzen bazaio eta, azkenean, bezeroak faktura osoa eskatzen badu, zer pauso eman behar da?

Faktura erraztuan ez da hartzailearen datua betetzen, salbu eta 8/2013 Foru Dekretuko 7.2 eta 7.3 artikuluetako faktura erraztua denean. Beraz, faktura oso bat (berria) sortu beharko da, eta hauetaz informatu beharko da:

  • “Faktura erraztuaren ordez egindako faktura” eremua, “S” balioa duena (Bai).
  • “Faktura zuzenduak edo ordezkatuak” atala (1etik 100era), bete beharko dena. Ordezkatutako faktura erraztuak zenbakiaz, serieaz eta jaulkipen dataz identifikatu behar dira. Ez da faktura zuzentzailea (Fakturazio Erregelamenduko 15.6 artikulua).

Aurrekoen ordezko faktura horrek XML TicketBAI fitxategi bat ere sortu beharko du, sinatu eta aurreko fakturarekin kateatu beharko dena.

ADI: faktura erraztuaren abonua eginez gero (“faktura erraztua” eremuan “S” gakoarekin erregistro negatibo bat bidalita), ez da “S” gakoa markatu beharko “Faktura erraztuaren ordez egindako faktura” eremuan.