Sozietateen gaineko Zergan, zein baldintzatan aplika daiteke TicketBAI kenkaria? Eragiten al dio gutxieneko zerga-ordainketaren arauak? Eragiten al diote kuota likidoaren % 35eko edo % 70eko mugek?

TicketBAI kenkaria kuota osoari aplikatzen zaion kenkaria da, eta, beraz, kuota likidoa 0ra murriztu dezake. Hau da, gutxieneko tributazioaren arauak ez du kenkari horren aplikazioa mugatzen.

Era berean, kenkari horren aplikazioari ez diote eragiten kuota likidoaren gaineko kenkarietarako aurreikusitako aplikazio-mugek (kuota horren % 35 edo % 70). Aldiz, zergaren kuota efektiboa kalkulatzeko inbertsioengatiko eta gastuengatiko kenkari gehienen aplikazioa mugatzen dute.