TicketBAI aplikazioarekin Ogasuna bera izango al da dagoeneko BEZ eta PFEZaren aitorpenen zirriborroak igorriko dizkiguna enpresari eta profesionalei?

Ez. TicketBAI betebeharrak ezarritako XML TicketBAI fitxategien igorpenak ez du BEZ edo PFEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko aukerarik ematen. Haatik, Foru Ogasun honek zergadunen betebehar formalak eta zeharkako kostuak errazteko lan egiten du. Horrenbestez, epe ertainera zerga horien autolikidaziorako zirriborro edo proposamenak eratzeko aukera da finka daitezkeen helburuetako bat, aldez aurretik beste zenbait datu jaso ostean.