TicketBAI erabilita egin al daiteke eragiketaren hartzailea identifikatzen duen faktura erraztu bat?

Bai. Fakturazio Erregelamenduaren 7. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren “faktura erraztu kualifikatuak” dira.

Kasu horretan, faktura erraztu kualifikatua “S” gakoarekin identifikatuko da “Faktura erraztua” eremuan, eta, gainera, eragiketaren hartzailea identifikatzeko datuak jaso beharko dira (gutxienez, eragiketaren IFZ edo, hala badagokio, beste identifikazio zenbaki bat).